XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Paleolitoa Euskal Herrian

Lehen gizakiak, ehizaz aparte, landareak eta fruituak biltzen zituela esan dugu.

Pentsa ezazu garai hartako elikadura nolakoa izango zen eta erantzun ondorengo galderei.

1. Zer landare eta fruitu bilduko zituen gizakiak garai hartan?

2. Zein fruitu eta landare ezagutzen dituzu, Euskal Herrikoak direnak eta bertakoek landatu gabe irteten direnak?

3. Nork burutuko zuen ekintza hori?

63. jarduera

Janariez gain lehen gizakiak arropak ere beharrezko izango zituen, garai haiek oso hotzak baitziren.

Orain arte ikusitakoarekin erantzun iezaiezu ondorengo galderei.

1. Garai hartan zerez egingo zituzten arropak?

2. Nork egingo zituen? Zergatik?

3. Zer tresnaz baliatuko ziren arropa horiek egiteko?

64. jarduera

Gaur egungo tribuak

Gaur egun, oraindik ere, bada Paleolito garaiko bizimoduaren antzeko ohiturak eta bizitzeko erak dituzten zenbait tribu. Besteak beste, hauei esker jakin dezakegu garai hartako bizimodua eta gizartearen antolaketa nolakoak izan zitezkeen. Horren adibide bezala yanomamiei buruzko informazio bat eskainiko dizugu. Dena dela, kontuan hartu, nahiz eta Paleolito garaiko zenbait ohiturarekin jarraitzen badute ere, beren bizimodua ordukoa baino aurreratuagoa dela. Adibidez, euren elikadura nekazaritzan oinarritzen dute eta Paleolitoan hori ez zen horrela gertatzen.